Politika -

Kale borroka

Zakarrontziak irauli eta bi kutxazain erre dituzte Bilbon

Bilboko Alde Zaharrean izandako kale borrokako eraso hau ostiral honetako 21:00ak inguru jazo da. Suhiltzaileak bertan izan dira sugarrak itzaltzen. Ez da zauriturik ezta atxiloturik izan.

Bi kutxazain erre dituzte Bilboko Alde Zaharrean. Argazkia: EFE
Bi kutxazain erre dituzte Bilboko Alde Zaharrean. Argazkia: EFE
Bi kutxazain erre dituzte Bilboko Alde Zaharrean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi txanodunek osatutako talde batek zakarrontziak irauli eta tranbiaren bidean jarri dituzte, haren ibilbidea moztuz, eta BBKko eta BBVAko bi kutxazain erre dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Kale borrokako eraso hau ostiral honetan jazo da, 21:00ak inguru, Bilboko Alde Zaharreko Erronda eta Erribera kaleen artean. Udaltzaingoko iturriek jakinarazi dutenez, BBKko egoitzaren sarrera apurtu dute eta likido sukoi bat bota dute, ondoren sua emateko asmoz. Ondorioz, suhiltzaileak bertaratu dira, sugarrak itzaltzeko. Ez da zauriturik ezta atxiloturik izan.

Margoa bota dute Donostian

Halaber, ezezagun batzuk margoa zuten bonbilla batzuk bota dituzte Donostiako Matia kaleko bi banketxeen aurka. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, jazoera ostiral honetako 22:45ak inguru izan da. Gainera, greba orokorrari buruzko pintadak ere egin dituzte.

Herrizaingo Saileko bozeramaile batek zabaldu duenez, oraindik ez dakite kale borrokarekin edo krisi ekonomikoarekin lotutako ekintza bat den.

Bi zaborrontziei su eman diete

Bestalde, bi zaborrontzi erre dituzte bart Bilboko Zabalbide kalean, Ertzaintzak zabaldu duenez. Sutearen ondorioz, bi ibilgailuk eta eraikin bateko aurreko aldeak kalteak jaso dituzte. Suhiltzaileak bertan izan dira sugarrak itzaltzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea