Politika -
Kontzertu ekonomikoa
Pere Navarrok Katalunia 'lasai uzteko' eskatu dio Patxi Lopezi
Pere Navarro Kataluniako sozalisten idazkari nagusiaren hitzetan, hobe luke Patxi lopezek euskal herritarren ongizateaz arduratu eta lasai utzi Katalunia etorkizuneko eredua aukeratzen.
Erredakzioa
Kataluniak Patxi Lopez lehendakariak itun fiskalaren harira atzo egindako adierazpenak kritikatu ditu. Lehendakariak Euskadiko kontzertu ekonomikoa bakarra eta propioa zela adierazi zuen.
Pere Navarro Kataluniako sozalisten idazkari nagusiaren hitzetan, hobe luke Patxi lopezek euskal herritarren ongizateaz arduratu eta lasai utzi Katalunia etorkizuneko eredua aukeratzen.
Antzeko iritzia azaldu du gobernu bileraren ondorengo prentsaurrekoan, Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak ez du lehendakariarekin eztabaidan sartu nahi izan, baina bat etorri dira Kataluniako sozialisten idazkariarekin, lehendakariari Katalunia lasai utzi eta beste gauza batzuk egiteko esaterakoan.