Politika -

Kontrol Saioa Kongresuan

Fernandez Diaz: 'Euskaldunen aurkako iraina da euskal presoak esatea'

Espetxeetako legedia defendatu du Barne ministroak eta "giza eskubideak errespetatzen ditu", horren esanetan.

Maite Aristegi Kongresuan, gobernuaren kontrol saioan. Argazkia: EFE
Maite Aristegi Kongresuan, gobernuaren kontrol saioan. Argazkia: EFE
Ika-mika Amaiur eta Barne minsitroaren artean

00:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxean dauden ETAko presoei euskal presoak deitzea euskaldunen aurkako iraina dela esan dio Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Amaiurri.

Alderdi honek gaixo dauden 15 preso aske uzteko eskatu du. Denera, 35 heriotza eragin dituzte.

"Zehaztasun pare bat egin behar dira. “Euskal presoak” esaten duzuenean, argi dago ETAko presoengatik hitz egiten ari zaretela, eta hori euskaldunen aurkako iraina da; izan ere, euskal preso guztiak ez dira ETAkoak, eta delitu bat egin dutelako daude preso", esan du Barne ministroak, eta Kongresuko kideen txaloak eragin ditu.

Fernandez Diazek espetxe legedia defendatu du,"giza eskubideekin errespetutsua da eta mundu osoko legedien abangoardian dago".

Espetxe legediak "gaixotasunak" aurreikusten dituela gaineratu du eta erabaki horiek auzitegietan hartzen direla esan du. "Horixe da Espainian sendatu ezinak diren gaixotasunen kasuekin egiten dena, presoak euskaldunak izan ala ez, ETAkoak izan ala ez", azpimarratu du.

Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak gaixo dauden presoekiko Gobernuak dituen planengatik galdetu dio Barne ministroari. Horretarako, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epai bat aipatu du, "buruko gaixotasun bat zuen lagun bat espetxean mantentzeagatik" Frantzia kondenatu baitu.

Fernandez Diazek Europako Auzitegiaren beste epai batekin erantzun dio, zehazki, Batasunaren ilegalizazioan Espainiari arrazoi eman ziona gogora ekarrita. "Giza Eskubideen Europako Auzitegian interesa duzuela ikusten dut eta epai honekin interes bera azaldu izan bazenute, aspaldi ETAri desegitea eskatuko zenioketen", esan dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea