Politika -

Indultuak

Kataluniako buruzagi independentisten indultuen kontrako helegiteak baztertu ditu Gorenak

Auzitegiak Estatuko Abokatutzaren argudioari men egin dio. Horren arabera, helegitea aurkeztu zuten alderdi eta norbanakoek ez zuten hori egiteko legitimotasunik. Argudioak datozen egunetan ezagutaraziko ditu Gorenak.

Indultua jaso zuten zazpi buruzagiak, Lledonerseko kartzelatik irtetean. Argazkia: EFE
Indultua jaso zuten zazpi buruzagiak, Lledonerseko kartzelatik irtetean.
Indultua jaso zuten zazpi buruzagiak, Lledonerseko kartzelatik irtetean. Argazkia: EFE

Agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako buruzagi independentisten indultuen kontra, besteak beste, PPk, Voxek edo Cs-k aurkeztutako helegiteak baztertu ditu Auzitegi Gorenak. Auzitegiko Administrazioarekiko auzien Salaren 5. sekzioak Estatuko Abokatutzaren argudioak aintzat hartu ditu erabakia hartzeko. Horren arabera, helegitea aurkeztu zutenek ez dute horretarako legitimotasunik.

Gaur ezagutarazi dena erabakia baino ez da. Hots, argudio juridikoen autoa datozen egunetan kaleratuko du Gorenak. Edonola ere, Pablo Casado Alderdi Popularreko buruzagiak dagoeneko iragarri du errekurtsoa aurkeztuko dutela.

Salako epaileek ez dute helegiteen funtsa aztertu, salatzaileek horretarako legitimotasuna ote zuten eztabaidatzen izan baitira. Azkenean, Estatuko Abokatutzaren argudioari men egin dio epaileen gehiengoak.

Sei izan ziren guztira Kataluniako indultuen aurka aurkeztutako helegiteak. Ciudadanos (Cs), Vox eta PP alderdiek ez ezik, Convivencia Civica Catalana plataformak, Enric Millo Espainiako Gobernuak Katalunian zuen ordezkariak, eta Pro Patrimonium Sijena y Jerusalen elkarteak ere jo zuten Espainiako Gobernuaren erabakiaren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke: Indultuen gako nagusiak
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean