Politika -

Heriotza

Luxiano Eizagirre ETAko kide ohia hil da Kuban

1991ean joan zen irlara eta 1978tik iheslaria zen, ETAko "Axular" taldea desegin zutenetik, talde horretako ustezko kidea baitzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luxiano Eizagirre Mariscal ETAko kide ohia hil da gaur Kuban 56 urte zituela, Gara-ren agerkari digitalak jakitera eman duenez.

Eizaguirrek (Pasaia, 1956) ihes egin zuen 1978ean ETAren "Axular" taldea desegin zutenean, izan ere, talde horretako kide izan zela uste da.

Frantziako Poliziak 1984ko uztailaren 18an atxilotu zuen eta kartzelan sartu zuten estradizioa ebazten zen bitartean. Paueko eta Pariseko auzitegiek espainiaratzearen alde egin zuten, baina Frantziako Gobernuak uko egin zion Auzitegi Nazionalaren eskariari. Espainiaren eskaria onartu beharrean, Parisek Togora deportatu zituen Eizagirre eta ETAko beste hiru kide: Castrillo Alcalde, Francisco Alberdi eta Jose Miguel Galdos Oronoz.

1991ko urrian, Luxiano Eizagirrek Afrika uztea eta Kubaraino iristea lortu zuen bere kasa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea