Politika -
Almeria
Diputatu batek kargua utzi du, ez baita 'erabilgarri sentitzen'
Luis Lopez diputatu sozialistak ez du uste karguari aurre egiteko 'ahalmen nahikorik' duenik.
Erredakzioa
Luis Lopezek, PSOEren Almeriako zerrendetan agertzen zen diputatu nazionalak, arrazoi pertsonalak direla eta Kongresuko diputatu-aktari uko egingo diola esan du. Izan ere, haren esanetan, ez du bere burua Ganberan “erabilgarri” ikusten; hori dela eta, apirilaren 10etik aurrera Gracia Fernandezek hartuko du kargua haren ordez, orain arte probintziako hainbat osasun-barrutitan ibili eta gero.
Lopezek prentsaurreko batean azaldu duenez, ez du desadostasunik alderdiko probintzia-zuzendaritzarekin, baina ez du bere burua “kargua aurrera eramateko gai” ikusi. Hala ere, 25 urte eman ditu Lopezek bizitza publikoan PSOE ordezkatzen; Velez Rubio (Almeria) herriko alkatea izan da, autonomia- parlamentaria eta Andaluziako Gobernuko Berdintasun eta Gizarte Ongizate ordezkari karguan ere jardun du, besteak beste.
PSOEko probintzia-idazkariak, Jose Luis Sanchez Teruelek, hainbat urtetan egindako ”lan bikaina” eskertu dio diputatuari, eta Alderdi Sozialistan kolaboratzen jarraitzeko eskatu dio.
Fernandezek beregan jarritako konfiantza eskertu du, eta politikan esperientziarik izan ez arren erronka berriari aurre egingo diola ziurtatu du. 25 urte eman ditu Andaluziako Osasun Zerbitzuan lanean, eta berdintasun eta askatasun eskubideen alde emakumeen ikuspegitik egingo duela adierazi du. Almeriako PSOEko liderrak esan du pozik dagoela El Ejidoko bizilagun bat Kongresuan egoteaz; izan ere, “hurbiletik” ezagutzen ditu nekazaritzan dauden arazoak.