Politika -

Martxoan

Eguigurenek Arnaldo Otegiri bisita egin dio Logroñoko kartzelan

PSE-EEk eta ezker abertzaleak bat egin dute bilera hori "bien arteko harreman pertsonalaren ondorioa" dela esatean.

Jesus Eguiguren eta Arnaldo Otegiren arteko bilera "giro onean" egin zuten. Efe.
Jesus Eguiguren eta Arnaldo Otegiren arteko bilera "giro onean" egin zuten.
Jesus Eguiguren eta Arnaldo Otegiren arteko bilera "giro onean" egin zuten. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak bisita egin dio Logroñoko kartzelan Arnaldo Otegi Batasunako bozeramailea izandakoari.

Hedabideek bilera hori data ezberdinetan izan zela esaten dute; batzuen arabera, martxoaren 13an izan zen, eta beste batzuen iritziz, martxoaren 6an. Bileraren iraupenari dagokionez ordubete ingurukoa izan zela diote, eta giro onean izan zela ere esaten dute.

Bilera horretan, ETAren indarkeria bukatuta hasitako prozesu berriagatik pozik agertu zitzaion Otegi Eguigureni.

Antza denez, agintari abertzalea "pozez gainezka" zegoen eta 2013ko hauteskundeak iristeko irrikaz. "EAJk baino boto bat gehiago ateratzearekin konforme geratuko nintzateke", adierazi zion PSE-EEko agintariari.

PSE-EEren erreakzioa

Jose Antonio Pastor Euskadiko PSE-EEko bozeramaileak esan du bisita hori bien arteko "aspaldiko harreman pertsonalaren" ondorioa dela.

"Lagunarteko bisita da, besterik ez, ez du helburu politikorik, eta, ondorioz, normaltasunez hartzen dugu, bestelako garrantzirik eman gabe", azaldu du Pastorrek.

Ezker abertzalea

Pernando Barrena ezker abertzaleko agintariak ere bilera "pertsonala" izan zela esan du, eta "bestelako irakurketarik" ez dagoela gaineratu du.

Barrenaren esanetan, "bien ideología politikoa aski ezaguna da", baita "bien arteko harremanak urte asko dietuela" ere. Gainera, "Arnaldo kartzelan egonda", Egigurenek "harreman horri eutsi nahi izan dio".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea