Politika -

Lege erreforma

Bandalismoa kale borroka bezala epaitu nahi du Gobernuak

Barne eta Justizia ministerioak kode penalaren erreforman lanean ari dira dagoeneko.

Istiluak Bartzelonan. EFE
Istiluak Bartzelonan. EFE
Istiluak Bartzelonan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne eta Justizia ministerioak lege erreforma bat sustatuko dute, ekintza bandalikoak terrorismo gisa epaitu ahal izateko. Era honetan, gutxienezko espetxe zigorrak bi urtekoak izango lirateke eta epaileek behin-behineko espetxeratzeak erabaki ahal izango dituzte.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak La Vanguardia egunkarian esan duenez, urteetan zehar kale borrokako ekintzei ezarri zaizkien zigorrak antisistemen gehiegikeriei ezartzea da helburua.

Kode penalaren erreforman lanean ari dira bi ministerioak azken hilabetean, segurtasun indarrek hiri-gerrillen aurka tresna juridiko"eraginkorragoak" izan dezaten.

Frantzia eta Erresuma Batuan bezala jokatu nahi dutela esan du Barne ministroak. "Antisistemek planifikatutako indarkeria erabiltzen dute eta gero, zigorrik gabe gelditzen dira, gainera, ondoren, biktimak direla esaten dute", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea