Politika -

Kanpaina

Ertzaintzari ospe txarra ematen saiatzen ari direnen "intolerantzia" salatu du Erkorekak

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak horrela erantzun die Ertzaintzaren kargen irudiekin Donostian jarri dituzten kartelei.

Ertzaintzaren aurkako kartela Donostian. Argazkia: Efe
Ertzaintzaren aurkako kartela Donostian. Argazkia: Efe
Ertzaintzaren aurkako kartela Donostian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburu eta lehen lehendakariordeak salatu du "intelorantzia"rekin jokatzen ari direla Ertzaintzari ospe txarra ematen saiatzen ari direnak.

Erkorekak Ertzaintzaren eta udaltzainen lan eskaintza publikoan parte hartzeko deia egiten duten eta Donostian jarri dituzten kartel faltsu batzuk izan ditu hizpide sare sozialetan.

Eusko Jaurlaritzaren eta Eudelen sinadura duten gezurrezko kartel horietan ertzainen kargen argazkiak agertzen dira, kartel ofizialetan ez bezala.

Erkorekaren ustez, argazki horiek "gorrotoa" irudikatzen dute, eta "iraganean iltzatuta" daudenek jarri dituzte. Horiei gogorarazi die "errealitatea egoskorra" dela, eta "zenbakiek" agerian uzten dutela "Ertzaintza polizia profesionala" dela, "prestigioduna, eta Euskadin eta Euskaditik kanpo aitortza" jaso duela.

Sailburuak gaineratu du Ertzaintzak "herritarren babesa" duela eta "balorazio onenetakoa" duen zerbitzu publikoa dela.

Kartel horiexek izan ditu hizpide, era berean, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren ESAN sindikatuak, eta "kanpaina horren ez sinatzaileak" identifikatzeko lan egitea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak