Politika -
'Publikoa'ren aurkezpena
Lehendakariak 'Publikoa' aurkeztu du 'PPren murrizketei aurre egiteko'
"Publikoa" iritzi sarea aurkeztu du lehendakariak, eta horrela, euskal sozialistek "aurrerakoien iritzi ezberdinei ahotsa" jarri nahi dietela esan du Patxi Lopezek, "PPren murrizketei aurre egiteko".
Erredakzioa
Lehendakariak "Publikoa" iritzi sarea aurkeztu du. Sozialistek "aurrerakoien iritzi ezberdinei ahotsa" jartzeko tresna dela azpimarratu du, "PPren murrizketei aurre egiteko".
Bilbon aurkeztu du "Publikoa" Patxi Lopezek, 2013ko hauteskundeei begira. PSE-EEk jada 2009an erabili zuen formula errepikatzea da helburua, non, alderdiko kideak ez direnei, alderdia hurbiltzea nahi zuten. Orduan, "aldaketarako sare soziala" izan zen, orain "Publikoa", izango dela adierazi du lehendakariak.
"Lan erreformak, aurrekontuek, murrizketek eta hau guztia txalotzen duten Europako buruzagi batzuen adierazpenek, Ongizatearen estatuarekin amaitzea eta zerbitzu publikoak pribatizatzea nahi dute", eta horren aurrean, aurrerakoiek bat egin behar dutela adierazi du lehendakariak.