Politika -

Krisia Aralarren barruan

Aralarrek eutsi egin dio legebiltzarkideekin gaur biltzeko asmoari

Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek Aste Santuko oporren ostean batzartzea proposatu zuten atzo, baina zuzendaritzak baztertu egin du, "egoeraren larritasuna" dela eta.

Oxel Erostarbe, Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe. EFE
Oxel Erostarbe, Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe. EFE
Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek Legebiltzarrean jarraituko dute

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarreko zuzendaritzak berretsi egin du bizikidetza lantaldearen alde bozkatu zuten legebiltzarkideekin gaur batzartzeko asmoa, "egoeraren larritasuna" dela eta.

Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe Aralarreko legebiltzarkideek lantaldearen alde bozkatu zuten Eusko Legebiltzarrean, zuzendaritzak aurka egiteko agindu bazien ere.

Hirurak hedabideen aurrean agertu ziren atzo goizean, eta errefusatu egin zuten parlamentari kargua uztea. Halaber, gaur baino, zuzendaritzarekin Aste Santuko oporren ostean biltzea proposatu zuten.

Nolanahi ere, arratsaldean igorritako ohar batean, zuzendaritzak baztertu egin zuen atzerapena, eta berretsi egin zuen gaurko zita.

Prensaurrekoan, Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek azaldu zuten "kontzientziak bultzatuta" bozkatu zutela lantaldearen alde, eta alderdiaren esku utzi zuten zigorrak ezarri edo ez erabakitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea