Politika -
Grebaren inguruan
Patxi Lopezi babesa eman diote Auzitegiek, Metroaren adierazpenengatik
Era honetan, ELAk eskatzen zuen zuzenketa publikoa eta 6.000 euro kalte-ordaina baztertu dute Auzitegiek.
Erredakzioa
Joan den abenduaren 21eko Bilboko metroaren grebaren inguruan Patxi Lopez lehendakariak egin zituen adierazpenak babestu dituzte Auzitegiek.
Bilboko lan arloko 3. epaitegiak hartu du erabakia. ELAk "grebaren eskubidea urratzeagatik" salaketa jarri zion lehendakariari, eta zuzenketa publikoa egiteaz gain, 6.000 euroko kalte-ordaina eskatzen zuen.
Epailearen arabera, adierazpenak lehendakariaren "ekitaldi politiko" bat izan ziren, euskaldunen mugikortasunaren arduradun gisa, eta ez Metro Bilbao S.A. enpresarekin lotura duen pertsona bezala. Horregatik, lan arloko jurisdikzioak ezin duela kasua kontutan hartu adierazi du, administrazioarekiko auzien salak baizik.
ELAk joan den urtarrilaren 18an jarri zuen salaketa. Sindikatuaren ustez, lotura zuzena dago lehendakariaren eta Metroaren artean, enpresak Jaurlaritzaren parte hartzea duelako.
Lehendakariak abenduaren 21eko greba orokorra baino egun batzuk lehenago, "gutxi batzuk hainbesteri min egitea ezinezkoa" zela esan zuen eta sindikatuei metroa "presio osagai" gisa erabiltzea egotzi zien.
ELAren eskera izapidetzeko onartu zuten hasiera batean Bilboko lan arloko 3. epaitegian.
Azkenik, Patxi Lopezek, adierazpenak lehendakari eta "mugikortasunaren eskubideen arduradun" gisa egin zituela esan du epaiak. "Ez garraio partzuergoaren partaide gisa".