Politika -

HERIOTZA

Karmele Aierbe ezker abertzaleko kide historiko eta euskaltzalea zendu da

Gaixotasun luze batek eraman du politikari euskalduna. Euskal Herrian Euskaraz taldeko koordinatzaile izan zen 1988an, baita Herri Batasuneko mahai nazionaleko kide ere.

Karmele Aierbe prentsaurreko batean. Irudia: EITB Media
Karmele Aierbe prentsaurreko batean
Karmele Aierbe prentsaurreko batean. Irudia: EITB Media

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karmele Aierbe ezker abertzaleko kide historiko eta euskaltzalea zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz.

1951n Ataunen jaio zen politikaria Euskal Herrian Euskaraz taldeko koordinatzaile ere izan zen 1988an. Gaztetatik hartu zuen parte euskararen aldeko hainbat mugimendutan, eta Frankismo amaieran hasi zen nabarmentzen Ataunen egiten zituzten asanbladetan.

Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan zen, eta bi aldiz atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak