Politika -

Auzitegi Nazionala

Murillo epailea, tortura salaketen aurrean: 'Tira, arratsalde on!'

Jon Kepa Preciado ETAko ustezko kidea poliziaren torturak salatzen ari zen Murillok moztu eta esaldi hori bota dionean.

Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea, artxiboko irudian.
Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak Jon Kepa Preciado ETAko ustezko kidearen tortura salaketak moztu ditu honako esaldiarekin: "Tira, arratsalde on!". 2003ko uztailaren 1ean ETAk Iberdrolaren Bilboko egoitzaren aurrean auto bat lehertzeko egindako saiakerarekin lotuta izan da epaiketa. Fiskalak sei urteko kartzela-zigorra eskatu du auzipetuaren kontra atentatua egiten laguntzea egotzita.

Auzi-saioaren amaieran, auzipetuak esan du bere txanda aprobetxatu nahi zuela "esan nahi dudana esateko". "Ez nazazu moztu, zure burua defendatzeko izan dadila zure hitzaldia, ez nahi duzuna esateko", adierazi dio orduan epaileak.

Murilloren oharraren aurrean, Preciadok euskaraz erantzun dio: "Torturatzaile zikinak babesten dituzu eta ez duzu gainerakoen sufrimendua aintzat hartzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea