Politika -

Iñigo Cabacasen heriotza

Ertzaintzaren egungo materiala berritzeko exijitu du Ernek

Ohar batean, Iñigo Cabacas gaztearen familia eta lagunei doluminak adierazi dizkio Erne sindikatuak.

Ertzaintzaren furgoneta bat. Argazkia: EITB.
Ertzaintzaren furgoneta bat. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erne Ertzaintzako sindikatu nagusiak EAEko poliziak erabiltzen duen materiala bertan behera uzteko exijitu du gaur eta beste herri batzuetan erabiltzen diren sistemak indarren jartzeko proposatu du. Sindikatuaren iritziz, sistema berri horiek erabiltzen errazagoak dira.

Ohar batean, Iñigo Cabacas gaztearen familia eta lagunei doluminak adierazi dizkio Erne sindikatuak. Gaztea Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zen, Athletic eta Schalke 04 partidaren ondoren sortutako istiluetan.

“Ezbeharraren” egunean poliziak hartutako erabakiak aztertu ditu Ernek. Sindikatuaren hitzetan, tokira heldu zirenean, “harrera biolento” bat pairatu zuten eta ez ziren gai izan zauritutako gazteak zeuden tokira heltzeko. Egun Ertzaintzak erabiltzen duen material hori bertan behera uzteko exijitu du Ernek, eta “erabiltzaileentzat kontrolatzen errazagoak diren” beste sistema batzuk indarrean jartzeko eskatu diote Herrizaingo Sailari.

Munduko beste poliziek erabiltzen dituzten sistemak “ondo funtzionatu” egiten dutela gaineratu du sindikatuak eta Bilbon erabiltzen direnak “porrot egin dutela” nabarmendu dute.

Orain, ikerketako arduradunei lanean uzteko eskatu dute eta adierazpenak “zuhurtziaz” egiteko exijitu du Ernek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea