Politika -

Auzitegi Nazionala

Getxoko epaitegiaren kontrako atentatu saiakera epaitzen hasi dira

ETAk jarritako lehergailua indargabetzen aritu zen ertzainetako batek azaldu duenez, detonagailua "eskuan lehertu" zitzaion.

Getxoko epaitegiaren kontrako atentatu saiakera epaitzen hasi dira. Argazkia: Efe
Getxoko epaitegiaren kontrako atentatu saiakera epaitzen hasi dira.
Getxoko epaitegiaren kontrako atentatu saiakera epaitzen hasi dira. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk 2007an Getxoko (Bizkaia) Epaitegiaren aurrean jarri zituen lehergailuak indargabetzen aritu zen ertzainetako batek azaldu du detonagailua "eskuan lehertu" zitzaiola.

Horixe adierazi du ertzainak Auzitegi Nazionalean gaur hasi den epaiketan. Arkaitz Goikoetxea eta Aitor Cotano ETAko kideak epaitzen ari dira atentatuaren egileak izatea leporatuta eta Fiskaltzak 44 urteko zigorra eskatzen du 2007ko azaroaren 11n Getxoko Epaitegiaren atarian bi lehergailu ipintzea egotzita.

Ministerio Publikoaren arabera, ETAko kideek epaitegiaren atearen parean jarri zuten lehergailu bat eta 07:00etan lehertzeko programatu zuten, eta beste lehergailu bat jarri zuten ondoko zakarrontzi batean, baina azken horrek ere ez zuen eztanda egin.

Agenteak eskuin eskuko lau hatz galdu zituen detonagailuaren eztandaren ondorioz. "Erradiografia bat egiten ari ginen zergatik ez zuen eztanda egin jakiteko, eta orduan, detonagailuetako batek eztanda egin zidan eskuan", adierazi du 200.000 euroko kalte-ordaina eskatzen duen ertzainak.

Bestalde, gertakariaren instruktoreak deklaratu duenez, lehenengo lehergailua egonkortu ondoren, bigarren lehergailua 13:30 aldera aurkitu zuten, inguruan "ordezkari politikoak, kazetariak eta jende andana" zegoenean, epaitegiko segurtasun kameren irudiak aztertu ostean.

Tortura salaketa

Aitor Cotanok ukatu egin du atentatuan parte hartu zuela, eta 2008an atxilotu zutenean egindako aitortza torturapean egin zuela azpimarratu du. "Hori (torturak) amaitzea nahi nuen", adierazi du aitortza "behartuta" egin zuela esan aurretik. Goikoetxeak ez du deklaratu nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea