Politika -

Frantziako hauteskundeak

François Hollandek irabaziko ditu hauteskundeak, inkesten arabera

Apirilaren 22an eta maiatzaren 6an Frantzian izango diren hauteskundeetako emaitzei buruzko azken inkestek François Hollande sozialistak Nicolas Sarkozy kontserbadorea ordezkatuko duela iragarri dute.

François Hollande hautagai sozialista. Argazkia: EFE
François Hollande hautagai sozialista. Argazkia: EFE
François Hollande hautagai sozialista. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande sozialistak Nicolas Sarkozy kontserbadorea ordezkatuko du Frantziako presidentzian, datorren apirilaren 22an eta maiatzaren 6an egingo diren hauteskundeetako emaitzei buruzko inkestek iragarri dutenaren arabera.

Guztira, hamar hautagai lehiatuko dira, sufragio unibertsalaren bitartez, lehen itzulian eta, horietako batek gehiengo absolutua lortzen ez badu (orain arte inork ez du halakorik lortu lehen itzuli horretan), boto gehien jasotzen dituzten bi hautagaiak bigarren itzulira pasatuko dira.

IFOP institutuak egindako azken inkesten arabera, Hollandek irabaziko du maiatzaren 6an, baina Sarkozyk distantzia txikitu du azken egunetan.

Inkesta horren emaitzen arabera, Sarkozyk botoen % 28,5 lortuko ditu lehen itzulian, baina % 47 bakarrik bigarrenean. Hautagai sozialistak, berriz, botoen % 27 jasoko ditu apirilaren 22an, aurreikuspenen arabera, eta presidentzia botoen % 53rekin lortuko du.

Hala eta guztiz ere, Hollandek lehen itzulian Sarkozy aurreratuko duela jaso dute beste hainbat inkestak, baina ez dute uste gainerako hautagaiek lehia handirik egingo dietenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea