Politika -
Indian
Ama aurkitzea lortu du Google Earth-i esker, 25 urte igarota
Zerbitzu horren irudiei esker, haurtzaroko bere etxea aurkitu eta bere amarekin topo egin du.
Erredakzioa
Bost urte besterik ez zituenean, Indiako ume bat amarengandik galdu zen 1.986. urtean eta orain, 25 urte beranduago, ama aurkitzea lortu du, Mountain View enpresaren Google Earth zerbitzuari esker.
Zerbitzu horren irudiei esker, haurtzaroko bere etxea aurkitu du eta Calcutara heltzean, bere amarekin aurkitu da berriro ere. Lurraren irudiak eskaintzen ditu Google Earthek, hiru dimentsiotan.
BBC kateak jakinarazi duenez, Sarro Brierleyk bost urte zituen ama galdu zuenean. Bere anai nagusiarekin trenez bidai bat egiten ari zela, bakarrik geratu zen.
"Bidaia gauez egin genuen. Trenetik jaitsi ginen eta oso nekatuta nengoan. Lo geratu nintzen", azaldu du. Bere anaia azkenengoz ikusi zuen egun horretan, esnatu zenerako bakarrik baitzegoen.
Sarook Calcutara zihoan tren bat hartu zuen, baina anaia ez zuen bertan aurkitu. Indiako hirugarren hiririk handienera heltzean, bakarrik zegoen. "Izututa nengoen,n non nengoen ere ez nekien. Jendea bilatu nuen eta galderak egin nizkien bertako herritarrei", azaldu du.
Kalean bizitzen hainbat hilabete eman zituen, baina laster umezurztegi batera eraman zuten. Australiako familia batek adoptatu zuen, Brierleys familiak.
Nahiz eta etxe berrian pozik bizi, bere haurtzaroko familia bilatzeari ekin zion Saroo gazteak. Ez zuen bere jatorrizko hiriaren izena gogoratzen, eta Google Earth erabiliz, jaioterria topatzen saiatu zen.
"Topatu nuenean, irudia handitu nuen, eta nire etxea aurkitu nuen", azaldu du Sarook. Egun batzuk beranduago, Khandwara bidaia egin zuen eta bertan bere amarekin topo egin zuen.