Politika -

Urtarrilean atxilotu zuten

Aske geratu da, fidantzapean, Ernesto Prat Ekineko ustezko kidea

25.000 euro ordaindu ondoren utzi dute aske.

, Ernesto Prat Ekineko ustezko kidearen artxiboko irudia. EITB
Aske geratu da, fidantzapean, Ernesto Prat Ekineko ustezko kidea
, Ernesto Prat Ekineko ustezko kidearen artxiboko irudia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske geratu da, fidantzapean, Ernesto Prat Urzainki joan den urtarrilean Urruñan atxilotu zuten Ekineko ustezko kidea, zuzenbide eta espetxe iturriek baieztatu dutenez. 25.000 euro ordaindu ondoren utzi dute aske.

1978an jaio zen Prat Urzainki, Iruñean. Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak igorritako euroaginduaren harira atxilotu zuten joan den urtarrilaren 25ean, Urruñan, Ekineko kide izatea leporatuta.

Guardia Zibilak terrorista bilatuenen zerrendan sartu zuen 2008an, eta ordutik ihes eginda ibili zen gazte nafarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea