Politika -
Bilera
Sanchezek martxoaren 13rako deitu du presidenteen biltzarra
Bilera atzeratu behar izan zuten joan den astean, Errusiak Ukrainan abiatutako inbasioa dela eta.
EITB MEDIA
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak martxoaren 13rako deitu du Presidenteen Biltzarra, joan den astean Ukrainako gerraren ondorioz deialdia atzeratu eta gero.
Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko kooperazio organo politiko gorena da Presidenteen Biltzarra, eta hainbat gai izango ditu hizpide, hala nola pandemiaren garapena eta egoera ekonomikoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea