Politika -
Erreforma
Biziarteko zigor berrikusgarria, terrorismo delituetarako baino ez
Gallardon ministroak azaldu duenez, askatasuna ez da berreskuratuko "urte kopuru jakin bat igarota", baizik eta presoaren birgizarteratzea "frogatuta" dagoenean.
Erredakzioa
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak iragarri du 'espetxe zigor iraunkor berrikusgarria' terrorismo kasuetan "baino ez" dutela ezarriko.
Hain zuzen ere, Gallardonek azaldu du askatasuna ez dela berreskuratuko "urte kopuru jakin bat igarota", baizik eta presoaren birgizarteratzea "frogatuta" dagoenean.
"Gizarteak uste duenean askatasuna berreskuratzeko urte nahikoak pasatu ez direla ezarriko dute zigorra", esan du, Europa Press agentziak antolatutako gosari informatibo batean.
Ministroak justifikatu egin du terrorismo delituetan baino ez erabiltzea, kasu horietan presoa birgizarteratu den frogatzea errazago delakoan.
BESTE HAINBAT ERREFORMA
Justizia arduradunak adingabeen aurkako delituak ere zorroztuko dituztela aurreratu du, batik bat sexu-erasoekin zerikusirik dutenak, baina baztertu egin du kasu horietan biziarteko zigor berrikusgarria ezartzea.
Zigor Kodean bandalismoa 'kale borroka'rekin parekatzeko erreformari dagokionez, Gallardoek ziurtatu du errespetatu egingo dutela manifestazio eskubidea.
Hori horrela, ukatu egin du erresistentzia baketsua delitu bihurtuko dutela, baizik eta segurtasun indarren aurkako erasoak eta ondasun publikoen suntsipena.
Zigor Kodearen erreforma uda baino lehen igorriko du Gorote Orokorretara.