Politika -
Murrizketak
Espainiako Gobernuko presidente ohiek % 5,6 gutxiago kobratuko dute
Gobernuko lau presidente ohiek (Suarez, Gonzalez, Aznar eta Zapatero) 74.580 euro jasoko dituzte hemendik aurrera.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko presidente ohiek orain arte baino % 5,6 diru gutxiago jasoko dute Estatutik, 74.580 euro hain zuzen ere, Jaime Perez Renovales Gobernuko Presidentzia idazkariordeak jakitera eman berri duenez.
Kongresuko Aurrekontuen Batzordean egindako agerraldian, Perez Renovalesek azaldu du presidente ohientzako diru kopurua handitu behar izan dutela, izan ere, presidente ohi berri bat dago: Jose Luis Rodriguez Zapatero.
Hala eta guztiz ere, kopuruaren gehikuntza hori txikitzeko, soldatak % 5,6 murriztu dituzte, eta 79.000 euro kobratzetik 74.580 euro kobratzera pasako dira.
Diru hori jasoko dute aurten Adolfo Suarez, Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiek.