Politika -

presidenteen biltzarra

Urkulluk Europar "Batasun energetiko bat" eta "energia berriztagarriak sustatzea" aldarrikatu ditu

Lehendakariak Gobernu zentralari eskatu dio Espainiara iristen diren ukrainar errefuxiatuei buruzko informazio gehiago emateko, eta gatazka armatuak eragindako krisi ekonomikoaren "larritasunaz" ohartarazi du.

Iñigo Urkullu lehendakaria, igande honetan, Palman. Argazkia: EITB Media
Iñigo Urkullu lehendakaria, igande honetan, Palman. Argazkia: EITB Media
Urkullu, energia berriztagarriak bultzatzearen eta aldi baterako lan erregulazioak aktibatzearen alde

1:11

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Europar Batasun energetiko bat martxan jartzea aldarrikatu du, baita energia berriztagarriak sustatzea ere, egun bizi dugun eta Ukrainako gerrak areagotu duen krisi energetikoari aurre egiteko.

Gainera, bere egonezina azaldu du Errusiak Ukrainari egindako erasoaren aurrean. Espainiako Gobernuari eskatu dio Espainiara iristen diren ukrainar errefuxiatuei buruzko informazio gehiago emateko, eta gatazka armatuak eragindako krisi ekonomikoaren "larritasunaz" ohartarazi du.

Palman egin ditu adierazpenok lehendakariak. Izan ere, Presidenteen Biltzarra izango da bertan igande honetan, eta Ukrainako inbasioak eragindako krisia jorratuko dute, besteak beste.

Adierazi duenez, "gizarte osoari eragiten dion krisi ekonomikoa da, mundu globalizatu honetan eragiten digu". Hala, "Europar Batasun energetiko bat" aldarrikatu du, "non energia berriztagarriak eta gasaren eta elektrizitatearen arteko banaketa bultzatuko ditugun".

Urkulluren hitzetan, "badauzkagu Euskal Autonomia Erkidegoan txirotasun energetikoa pairatzen dutenentzako diru-laguntzak", baina "herritar guztioi eragiten digu, eta herritar guztiok gaude bai industrian, bai lehen sektorean. Beraz, hainbat alor aztertu beharko lirateke, eta pandemiaren hasieran proposatu nuen ABEEen planteamendua ere kontuan hartu beharko litzateke, egoera honi aurre egin ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Batasun europarra Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriei buruzko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Energia gaur