Politika -

Auzitegi Nazionala

Presoen irudiengatik auzipetutako batek dio ez zela txoznen arduraduna

Zarauzko San Pelaio jaietan txoznak hartzen dituen lekuko arduradunak esan du argazkiak bere borondatearen kontra jarri zituztela eta txoznak ez zirela bere ardura.

Presoen irudiengatik auzipetutako batek dio ez zela txoznen arduraduna. Argazkia: Efe
Presoen irudiengatik auzipetutako batek dio ez zela txoznen arduraduna.
Presoen irudiengatik auzipetutako batek dio ez zela txoznen arduraduna. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zarauzko (Gipuzkoa) San Pelaio jaietan txoznak hartzen dituen lekuaren arduraduna epaitzen ari dira Auzitegi Nazionalean presoen argazkiak erakusteagatik. Fiskalak 18 hilabeteko zigorra eskatzen du terrorismoa goratzea leporatuta eta akusazio partikularrak urtebete eta zortzi hilabete eskatzen ditu.

Ainhitze Muniozguren auzipetuak argudiatu du argazkiak bere borondatearen kontra jarri zituztela, izan ere, asanblea batean erabaki zuten argazkiak kentzea eta gero berriro jarri omen zituzten.

Era berean, zarauztarrak esan du bera txoznak jartzen diren lekuaren arduraduna dela, baina txoznak "autonomoak" zirela pentsatzen zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea