Politika -
75. urtemuga
Bilduk Gernika omentzeko plakak frankismoa aipatu ez izana salatu du
Gernikako bonbardaketa gogoratzeko Gasteizen kokatuko den plakak biktimak bakarrik hartzea kritikatu du Bilduk. Alkateak "lekurik ez" zegoela esan du.
Erredakzioa
Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren harira Gasteizen kokatuko duten plakatik frankismoaren aipamena kendu eta bakarrik biktimak jaso izana salatu dute Gasteizko Udaleko Bilduko ordezkariek.
"Gernikako bonbardaketaren biktimen omenez. Hemendik atera ziren frankismoaren menpean zeuden Alemaniako hegazkinak. Hauek Gernika suntsitu eta herritarrak txikitu zituzten": plakak hitz hauek jasotzea nahi zuen Bilduk, alderdi honek ohar baten bidez zabaldu duenez.
Hala ere, Javier Maroto Gasteizko alkateak plakan "lekurik ez" zegoela esan du eta ondorioz, biktimei aipamena bakarrik jasoko da bertan. Kike Fernandez de Pinero Bilduko ordezkariak azpimarratu duenez, "testu hau onartzeak arazo bat suposatu dezake Marotorentzat baina kontua da Gernikako biktimak ez zirela berez hil".