Politika -

Irudi korporatibo berria

Urkullu: 'Murrizketek botere politikoa zentralizatzea dute helburu'

Alderdiaren lehentasuna, "aro berriaren lidergoa" izatea eta estatus politiko berri bat sustatzea dela adierazi du Urkulluk.

Iñigo Urkullu Sabin Etxean.
Iñigo Urkullu Sabin Etxean.
Iñigo Urkullu Sabin Etxean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autogobernuaren errespetuaren defentsarako "erakundeen konpromisoa" eskatu du Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak, "defizita murrizteko aitzakiarekin autogobernua ahuldu nahi duen asmoaren aurrean" .

Sabin Etxean egin ditu adierazpen hauek, izan ere, EAJk irudi korporatibo berria aurkeztu du jeltzaleen egoitza nagusiaren 20. urteurrenean.

EAJk aro berriari hiru konpromisorekin aurre egiten diola esan du Urkulluk, "irekiera, bihotza eta akordioa". Murrizketek "botere politikoa zentralizatzea" dutela helburu esan du Urkulluk, "defizit publikoa zuzentzeko aitzakiarekin, gure autogobernua hautsi nahi dute", gaineratu du. Ildo honetan, autogobernuaren errespetuarentzat "erakundeen konpromisoa" proposatuko dutela esan du.

Alderdiaren lehentasuna, "aro berriaren lidergoa" eskuratzea dela gaineratu du Urkulluk, eta estatus politiko berri bat sustatzea, "Euskadirentzat, aurrerabidearen, garapenaren eta elkartasunaren etorkizunaren oinarri izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea