Politika -
PPren proiektu politikoa
Basagoiti: 'ETA desegitean, presoak birgizarteratzea defendatuko dugu'
ETAri "berehala eta baldintzarik gabe" desegitea eskatzeko exijitu dio Basagotik Batasunari.
Erredakzioa
2013ko hauteskundeak baino lehen ETAri "berehala eta baldintzarik gabe" desegitea eskatzeko exijitu dio Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Batasunari.
Etorkizunera begira alderdiak duen proiektu politikoa helarazteko Alderdi Popularrak Donostiako Kursaalean egin duen "ekitaldi irekian" parte hartu du Basagoitik. Bertan, "ETA desagertzen bada, Alderdi Popularrak horrela eskatzen duten ETAko presoen birgizarteratzearen aldeko politika defendatuko du", esan du.
Hala ere, horretarako presoek era frogagarrian "terrorismoaren aurka" azaltzea beharrezkoa dela gaineratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea