Politika -

Elkarrizketa eskaera

ETArekin hitz egitera esertzeko eskatu die ezker abertzaleak Gobernuei

ETAren "aro armatua ixteko" "herrialdeko kultura politiko guztien elkarrizketa ireki" behar dela esan du Idoia Aiastuik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Espainiako eta Frantziako gobernuak ETArekin gatazkaren ondorioez hitz egitera eseri" behar dutela uste du ezker abertzaleak .

Ezker abertzaleko Idoia Aiastuik Pasaian (Gipuzkoa) egin ditu adierazpen hauek, izan ere, orain gutxi Kuban hil den Luxiano Izagirre ETAko preso ohiari omenaldia egin diote bertan.

ETAren "aro armatua ixteko" "herrialdeko kultura politiko guztien elkarrizketa ireki" behar dela esan du Idoia Aiastuik."Bidea elkarrizketa da, eta soilik era horretan lortu daiteke egiazko bakea eta demokrazia Euskal Herrian".

Gainera, Espainiako eta Frantziako gobernuei "errepresioarekin amaitzeko" eskatu diete, euren ustez "Estatuen indarkeria oraindik indarrean dagoelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea