Politika -
Elkarrizketa
Basagoitik aitortu du ez zuela asmatu lehendakaria kritikatzerakoan
EAEko PPren buruak atzera egin du eta ez zuela Patxi Lopez "iraindu" nahi azpimarratu du, bere asmoa "egoera politikoa salatzeko modu deigarri bat" bilatzea omen zen.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak aitortu du ez zuela "asmatu" Patxi Lopez lehendakaria Homer Simpsonekin alderatu zuenean, baina argi adierazi nahi izan du ez zuela lehendakaria "iraindu" nahi.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, ez zuen lehendakaria gutxietsi nahi "Homer Simpsonek baino ikasketa titulu gutxiago" dituela esan zuenean, "egoera politikoa salatzeko modu deigarri bat" bilatzea omen zen bere helburua.
"Aitortzen dut ez nuela asmatu eta atzera egiten dut, ez nuen inor iraintzeko edo gutxiesteko asmorik", gaineratu du.
Horren harira, egindako kritika "beste era batera" egin zitekeela eta "hanka sartu" zuela onartu du. EAEko PPren buruak Patxi Lopezen Jaurlaritzaren "noraeza" salatu nahi omen zuen.