Politika -
D3M eta Askatasuna kasua
Legez kanpo uztearen zikloa amaitzea eskatu dute Amaiurreko alderdiek
Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak D3Mko eta Astasunako zerrendetako 13 kideren kontrako epaiketa errefusatu dute.
Erredakzioa
Amaiur koalizioa osatzen duten alderdiek (ezker abertzalea, EA, Aralar eta Altenatiba) ostiral honetan D3Mko eta Askatasunako zerrendetako 13 kideren kontrako epaiketa errefusatu dute, eta 'lekez kanpo uztearen eta ekintza politikoen kontrako ekimenen zikloa' amaitzea eskatu dute.
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea, Oskar Matute Alternatibako burua eta Axel Lertxundi Aralarreko ordezkaria eta Iban Asenjo EAko buruzagia izan dira Donostian emandako prentsaurrekoan. Euren ustez, Demokrazia 3Milloiko (D3M) eta Askatasunako hautagai-zerrendetako 13 kideren kontra Auzitegi Nazionalean maiatzaren 3an hasiko den epaiketa, "larria" da; ETArekin partu hartu izana leporatzen zaie.
Haien hitzetan, "argi eta garbi izaera politikoa" duen epaiketa bat da EAEko herritarrei hauteskunde eskaintza bat egin nahi zieten pertsona batzuen kontra.