Politika -

Biltzar politikoa

Arantza Gonzalez, Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzaile berria

Mikel Aranak federalismoaren alde egin du Euskadiko sentsibilitate guztien elkarbizitzarako proiektu politiko gisa.

Ezker Anitzako Gipuzkoako biltzarra. Argazkia: EITB
Ezker Anitzako Gipuzkoako biltzarra. Argazkia: EITB
Ezker Anitzako Gipuzkoako biltzarra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Gonzalez aukeratu dute aho batez Gipuzkoako Ezker Anitza-IUko koordinatzaile berri bezala alderdiko biltzar politikoan.

Bertan, Antxon Karrera aurreko koordinatzailearen lana eskertu eta goraipatu dute.

Gipuzkoako koordinatzaile berriak erraustegiaren eta Pasaiako portuaren aurkako mugimenduetan hartu izan du parte, eta aurreko legegintzaldian Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan zen.

Mikel Arana Ezker Anitzako koordinatzaile orokorrak federalismoaren alde egin du biltzarrean, Euskadiko sentsibilitate guztien elkarbizitzarako proiektu politiko gisa.

Bestetik, Aranak, Patxi Lopezen politika ekonomikoen "eraginkortasun eza" kritikatu du, "langabeziaren azken datuek berresten" duten bezala. Ildo honetan, "enplegua eta hazkundea sustatzeko neurriak hartzeko" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea