Politika -
Frantziako hauteskundeak
Frantzian etorkin gehiegi daudela uste du Sarkozyk
Hautagai kontserbadorearen ustez, "gizarteratze sistema gelditu egin da etorkin gehiegi daudelako".
Erredakzioa
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak uste du herrialdean etorkin gehiegi daudela eta ondorioz, gizarteratze sistemaren "paralisia" gertatu dela.
"Bai, etorkin gehiegi dago Frantzian", esan du herrialdeko presidente izateko hautagai den Sarkozyk. "Gure gizarteratze sistemak ez du funtzionatzen. Zergatik? Hemen zeudenen integrazioa lortu baino lehen, beste batzuk ordurako etortzen ari zirelako", azaldu du presidenteak.
Ondorioz, hautagai kontserbadorearen ustez, "gizarteratze sistema gelditu egin da".
Hala ere, Frantziara etorkinak iristea erabat mugatzearen aurka dagoela zehaztu du. "Ez dut etorkinak zero politika babestuko, baina jende gehiegi gonbidatzen denean, denek ezin dute gizarteratu".