Politika -
Sarean
Googleren itzultzaileak estutasunean jarri du ‘President More’
Generalitatearen Gobernuko web-orrialdearen ingeleseko itzulpenaren estekak gaizki pasarazi dio Artur Masi, izenburu batzuk gaizki jarrita daudelako.
Erredakzioa
Generalitatearen web orrialdearen (www.gobern.cat) ingeleseko itzulpenak estutasunean jarri du Artur Mas, izenburu eta erlaitz batzuetan gaizki aurkezten baitute; besteak beste, "The President More" eta "More President" ("Gehiago presidentea" eta “Presidente Gehiago”, alegia) izenekin aipatzen dute.
Kataluniako Gobernuak Sant Jordi egunean estreinatu zuen eduki politikoa duen webgune berria, katalanez egina, baina gaztelaniara eta ingelesera itzulitako bertsioa ere badu jada. Horretarako Googleren itzulpen automatikoen sistema erabili zuten, ondorioz, berezko izenek nahastera eraman dezakete irakurlea.
Masena, baina, ez da, itzulpen-okerrak direla eta, mutazioak izan dituen bakarra. Kasurik barregarriena, akaso, Josep Maria Pelegri Nekazaritza kontseilariarena da, Kataluniako Gobernuko kideen artean "Joseph and Mary Pilgrim" izenarekin ageri baita.