Politika -

Elkarrizketa ETB-n

'Kartzela politika aldatu duela irudikatu behar izan du Rajoyk'

Pernando Barrena ezker abertzalearen buruzagiak uste du presoak gizarteratzeko planak ez dakarrela "onurarik", baina "presio sozialaren" ondorio dela.

Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea. Argazkia: EITB
Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea.
Presoak gizarteratzeko planak "onurarik" ez dakarrela dio Barrenak

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak ez du "onurarik" ikusten Espainiako Gobernuak iragarri berri duen presoak gizarteratzeko egitasmoan. Hala ere, "presio sozialagatik" Mariano Rajoy presidenteak "kartzela-politika aldatu duela irudikatu behar" izan duela iritzi dio.

ETBko 'Egunon Euskadi' saioan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Gobernuaren egitasmoak bi gauza uzten ditu agerian: "PPk kartzela-politika aldatu duela irudikatu behar izan du presio sozialagatik eta 'Langraitz bidea'k porrot egin du, 10-12 presok soilik hartu baitute bide hori 600 preso baino gehiago dituen kolektibo batetik".

Barrenak, hala ere, argi adierazi nahi izan du Gobernuak ez duela kartzela-politika aldatu egitasmo berri horrekin: "Ez da inola ere aldatu".

ETA desegiteko eskaera, pausorik ez emateko aitzakia

Bestalde, ezker abertzaleko kideak uste du PPren Gobernuak ETA desegiteko eskaera erabiltzen duela "pausorik ez emateko". "Elementu horri heltzen dio pausorik ez emateko aitzakia gisa", gaineratu du.

Horren harira, Barrenak esan du "erakunde armatuen desegitea aurrerago" eman ohi dela bake prozesuetan, "pausoak negoziatuta eta adostuta daudenean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea