Politika -

Egiaztatzaileen Taldea

PSE: 'Egiaztatzaileen mezuak formalizatzeko eskaini dugu gure burua'

Bozeramaile sozialistak azpimarratu du taldea ez dela bitartekaria, "ETAren behin betiko amaiera berretsi nahi duena baizik", eta zentzu horretan, "bitarteko positiboa" dela aipatu du.

Jose Antonio Pastor. EITB
Jose Antonio Pastor. EITB
Jose Antonio Pastor. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastorrek Egiaztatzaile Taldeak eginiko lana eskertu du. "Ez dira bitartekariak", azpimarratu du, "ETAren behin betiko amaiera berresten duen taldea baizik".

Bilera "positiboa" izan dela Pastorrek eta pertsonalki, ez duela bere burua "ETAren eta Gobernuaren artean bitartekari lanak" egiteko eskaini esan du, "Egiaztatzaile Taldeak Gobernuari helarazi nahi dizkion mezuak formalizatzeko baizik".

Pastorrek azpimarratu du ez dutela bitartekari izan nahi, "ez baita guri dagokigun papera". Hala ere, Gobernuari mezua helarazi diezaiokegu", adierazi du.

Espetxe politikaren inguruan, "indarkeriaren amaiera finkatu eta ixtea azkarrago ahalbidetu" dezakeela uste du.

"Barne Ministerioaren jarrera positibotzat jo dugu denok, baina ez da nahikoa. Hala ere, horrek ezin du ETAri ematen zaion ordaina izan; legean dagoen zerbait bezala hartu behar dugu".

Ildo honetan, espetxe politika zorroztasunez edo gabe ezarri daitekeela nabarmendu du, eta PSE-EEren aldetik, "malgutasun gehiagorekin egin behar dela uste dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea