Politika -
Urteurrena Iruñean
Biktimak ahaztearen arriskua salatu du Tomas Caballeroren familiak
"Batzuek hiltzeari utzi izanagatik aintzatestea nahi dute, nolabaiteko etekina atera nahi dute", salatu du ETAk hildako zinegotziaren semeak.
Redacción
Terrorismoaren biktimekiko "amnesia kolektiboan" erortzeko arriskua salatu du Tomas Caballeroren familiak. Caballero UPNko zinegotzia ETAk hil zuen duela 14 urte eta Iruñeko Udalak omenaldia egin dio.
Salaketa Javier Caballerok egin du, hildakoaren semeak, Iruñeko hilerrian egindako errespontsuan. Ekitaldiak Caballeroren alarguna eta seme-alabak bildu ditu, alderdi politiko ezberdinen ordezkari eta UPNko agintariekin batera; tartean, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea Enrique Maya Irñeko alkatea.
"Batzuek hiltzeari utzi izanagatik aintzatestea nahi dute, nolabaiteko etekina atera nahi dute", salatu du Javier Caballero UPNko parlamentarioak. Hori horrela izanda, "amnesia kolektiboan" jaustea "kezka" sortzen diela gaineratu du.
BarcinaYolanda Barcina UPNko presidenteak esan duenez, "gaur Tomas Caballero gogoan izateko eguna da UPNko familiarentzat". Barcinaren hitzetan, zinegotzia "adibide izango da beti, askatasunaren, demokraziaren eta bakearen erreferentea".