Politika -

Frantzia

Hollande eta Sarkozy, elkarrekin II. Mundu Gerrako omenaldi batean

Bi buruzagiak gerran hildakoak omentzeko ekitaldi ofizial batean izan dira, Parisen.

François Hollande Frantziako presidente hautetsia. EFE
François Hollande Frantziako presidente hautetsia. EFE
Hollande eta Sarkozy, elkarrekin II. Mundu Gerrako omenaldi batean

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidente hautetsia eta Nicolas Sarkozy Frantziako jarduneko presidentea elkarrekin izan dira gaur goizean II. Mundu Gerraren amaiera oroittzeko ekitaldi batean, Parisen.

Sarkozyk ekitaldian parte hartzera gonbidatu zuen Hollande, eta horrek onartu egin zuen. Duela bost urte, Sarkozyk hauteskundeetan irabazi zuenean alegia, uko egin zion ekitaldi honetan jarduneko presidentearekin batera agertzeari.

Gaurko ekitaldian, bi buruzagiek elkarri agurtu diote, eta ondoren soldadu ezezagunaren hilobia omendu dute.

Horren ostean, abesbatza militar batek Frantziako ereserkia abestu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea