Politika -
CIS inkesta
PSOEk PPrekiko aldea murriztu du eta Amaiurrek emaitzak hobetu ditu
Inkestaren arabera, Izquierda Unidak % 0,7ko igoera izango luke (botoen % 8,6 lortuko luke Cayo Lararen alderdiak). UPyDk 0,6 puntu galdu ditu (% 5,1) eta Amaiur koalizioak 0,2 irabazi ditu (%1,3).
Erredakzioa
Botoa jasotzeko intentzioan, PSOEk PPrekiko distantzia zertxobait murriztu du, baina Gobernuko alderdiak oraindik 11 puntuko aldea atera dio, CISen azken barometroaren datuen arabera.
Inkesta horren arabera, Estatuko herritarren % 29,6ek sozialisten alde bozkatuko lukete (aurreko barometroan baino 1,6 puntu gehiago). Popularrek 1,9 puntu galdu dituzte, urtarrileko inkestarekin alderatuz, eta botoen % 40,6 lortuko lituzkete.
Inkestaren arabera, Izquierda Unidak % 0,7ko igoera izango luke (botoen % 8,6 lortuko luke Cayo Lararen alderdiak). UPyDk 0,6 puntu galdu ditu (% 5,1) eta Amaiur koalizioak 0,2 irabazi ditu (%1,3).
Alderdi popularrak sozialistei ateratzen dion aldea ia bost puntutan murriztu da. Azken hauteskunde orokorretan ia 16 puntuko alda ateratzen zion PPk PSOEri, baina hauteskundeak gaur izango balira, bien arteko ezberdintasuna 11 puntutakoa izango litzateke.
Urtarrilean egin zuten azken barometroan, PPk 14 puntuko aldea ateratzen zion PSOEri, baina Rajoyren Gobernuaren murrizketek botu intentzioan eragina izan dute azken hilabete hauetan.
Buruzagi politikoen artean, denek nota txarrak jaso dituzte: Rosa Diez da baloratuena, eta bigarren tokian Alfredo Perez Rubalcaba dago, biak lautik gorako notarekin.
Rajoy, berriz, eta da 4ra iritsi, ezta Uxue Barkos ere. Josu Erkoreka (EAJ) eta Iñaki Antigüedad (Amaiur), Kongresuko Euskadiko ordezkariak ere ez dira 4 horretara iritsi.
Espainiako Gobernuko kideen artean Albertu Ruiz Gallardon Justizia ministroa da baloratuena eta Jose Ignacio Wert Kulturakoak jaso du notarik kaxkarrena.