Politika -
Hauteskundeak EAEn
Basagoiti: 'Ezinezkoa da 25 legebiltzarkiderekin Euskadi gobernatzea'
Bilbon egindako agerraldian, legealdia "lehenbailehen" bukatu behar dela berretsi du Basagoitik. "Egoeraz jabetzen denean, hauteskundeak deituko ditu", gaineratu du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak "laguntza" eskaini dio Patxi Lopez lehendakari Gobernutik "modu ordenatu eta duin" batean ateratzeko, "baina ez legealdia agortzeko". Bere hitzetan, 25 legebiltzarkiderekin "ezinezkoa da gobernatzea".
Bilbon egindako agerraldian, legealdia "lehenbailehen" bukatu behar dela berretsi du Basagoitik. "Egoeraz jabetzen denean, hauteskundeak deituko ditu", gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzaren "noraezak aldaketaren ilusioa zulatu egin du", Basagoitiren hitzetan. "Jaurlaritzaren erantzukinuna Euskadin egon beharko luke, eta ez Ferrazen". Hala ere, onartu gabe dauden legeak PSErekin "adosteko" prest agertu da Euskadiko PPko presidentea.
Datorren hilabeteei begira, Euskadiko PPren jarrera aurkeztu du Basagoitik Bilbon egindako agerraldian. Astelehenean, PSErekin mantendu duen ituna apurtutzat ematen duela adierazi zuen Basagoitik.
Legealdiak "amaiera duina" behar duela azpimarratu du eta, horretarako, onartu gabe dauden legeak adosteko prest egongo direla gaineratu du, tartean, Kutxen Legea.