Politika -

'Bateragune auzia'

Izagirre:'Demokratek gaitzetsi egin beharko lukete Gorenaren ebazpena'

"Herri demokratiko batean ezin da ulertu eta ezin da babestu politika egiteagatik jendea kartzelan egotea", adierazi du Donostiako alkateak.

Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatea. Argazkia: EITB
Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatea.
Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkatea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak uste du Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren inguruan eman duen ebazpena "penagarria" dela eta demokrata guztiek "errefusatu" beharko luketela. Gainera, Arnaldo Otegik datozen hauteskundeetan parte hartzerik izango ez duela eta, Izagirrek esan du herritarrek berdin berdin eramango dutela Amaiur EAEn bozkatuena izatera.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ebazpena "oso albiste txarra da, penagarria". "Herri demokratiko batean ezin da ulertu eta ezin da babestu politika egiteagatik jendea kartzelan egotea", adierazi du Donostiako alkateak.

Horren harira, Izagirrek uste du "demokrata orok errefusatu" beharko lukeela ebazpena eta gogorarazi du Bateragune auzian zigortu dituzten pertsonak "normalkuntza eta bake prozesuan oso garrantzitsuak" direla.

Bere esanetan, orain "mugitu behar dena" ez da ezker abertzalea, izan ere, "euskal gizartea gogaituta dago alde bati bakarrik eskatzen zaiolako mugitzeko, mugitzen ari den alde bakarrari hain justu, eta gehien eskatzen dutenak ez direlako mugitzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea