Politika -

Komunikatua

Ezker abertzaleak elkarrizketaren alde egiteko eskatu dio Basagoitiri

Ugarteburuk "txalotu" egin du Europako Parlamentuko 67 diputatuk Aiete Deklarazioaren alde egitea, eta "bake-prozesuak jasotako babesaren garrantzia" azpimarratu du.

Ugarteburuk "antikonponbide"ak proposatzeari uzteko eskatu dio Euskadiko PPri. Efe.
Ugarteburuk "antikonponbide"ak proposatzeari uzteko eskatu dio Euskadiko PPri.
Ugarteburuk "antikonponbide"ak proposatzeari uzteko eskatu dio Euskadiko PPri. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak "konponbideen kontrako partitura desafinatua" alde batera utzi eta elkarrizketa hasteko eskatu dio "Basagoitiren PPri". Horrez gain, arduraz jokatzeko esan dio alderdi popularreko presidenteari eta "salbuespeneko zigorrak eta neurriak desaktibatzeko".

Komunikatu batean, Ugarteburuk "txalotu" egin du Europako Parlamentuko 67 diputatuk Aiete Deklarazioaren alde egitea, eta "bake-prozesuak jasotako babesaren garrantzia" azpimarratu du, "nazionalitate eta ideologia askotariko pertsonak eta Europan ordezkaritza izan dutenak" izan baitira babes horren adierazleak.

Horren harian, 67 diputatu horiek "Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbide demokratikoak sendotzeko Europako erakundeen inplikazio politikoa" eskatu dutela nabarmendu du, eta "prozesu horretan Aieteko Deklarazioaren balioa berretsi dutela" ere adierazi du Ugarteburuk.

"Immobilismoa"Ezker abertzaleko bozeramailearen ustez, "Espainiako Gobernuaren eta PPren ordezkarien immobilismoa gero eta argiagoa eta ulertezinagoa da". "Euskal Herriako gehiengo sozialaren eta atzerriko herrialdeen iritzia bat dator Aieten hasitako bidearekin", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea