Politika -

Epaiketa AN-n

Bonba jartzeagatik 20 urteko zigorra eskatu dute ETAko bi kiderentzat

Andoni Otegik eta Oscar Zelarainek deklaratzeari uko egin diote, "Audientzia Nazionalak ez duelako preso politikoak epaitzeko zilegitasunik".

Andoni Otegi eta Oscar Zelarain, Audientzia Nazionaleko epaiketan. Efe.
Bonba jartzeagatik 20 urteko zigorra eskatu dute ETAko bi kiderentzat
Andoni Otegi eta Oscar Zelarain, Audientzia Nazionaleko epaiketan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Audientzia Nazionaleko fiskalak Oscar Zelarain eta Andoni Otegi ETAko 'Argala' taldeko kideentzako 20 urteko kartzela-zigorraren eskaerari eutsi dio. Biek bonba bat jarri zuten bi hotelen artean, Mijas eta Fuengirola lotzen dituen errepidean.

Miguel Angel Carballo fiskalaren txostenaren arabera, Otegik eta Zelarainek txikizio delitua egin zuten terrorismo-larrigarria gaineratuta, gainontzekoentzako arrisku "nabarmena" eta "argia" sortuta. Izan ere, turismo-gunea zen eta bonba jarritako eguna eta ordua kontuan izanda, jende ugari zebilen inguruan.

Era berean, fiskalak nabarmendu egin du Ibon Fernandez Iradier 'Susper' ETAko buruzagiari antzemandako "autokritika". Idatzi horretan Otegik 2002ko udan Espainian egindakoak zehazten ditu.

Deklaratzeari uko egin dioteGaurkoan, Fiskaltzak argazkien bidez egindako antzematea aurkeztu du; motorren alokairuko enpresa bateko jabeak bi auzipetuak antzeman baitzituen.

Otegik eta Zelarainek deklaratzeari uko egin diote, euren iritziz, "Audientzia Nazionalak ez duelako preso politikoak epaitzeko zilegitasunik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea