Politika -
Espainiako Gobernuari
Maneirok presoak gizarteratzeko plana bertan behera uzteko eskatu du
UPyDko legebiltzarkidearen hitzetan, "terroristek Espainiako Gobernuaren eta, oro har demokraten, ahultasuntzat joko dute plana".
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak premiazko legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari preso terroristen birgizarteratze plana bertan behera uztea eskatzeko.
Terrorismoko presoen birgizarteratze planak presoak etxera ekartzea aurreikusten du.
Maneiroren hitzetan, "krimen izugarriak" egin dituzten presoak EAEko kartzeletara eramatea erraztuko du plan horrek, eta horretarako, "ETA utzi" dutela baino ez dute esan behar, "barkamena eskatu barik edo damutu egin direla adierazi gabe".
Maneiroren ustez, moldaketa horrekin "Gobernuak lehenago edo geroago presoen aldarrikapenetan amore emango du". "Oker larria da, eta ETA desegitea lortzeko biderik desegokiena", esan du.
Maneiroren hitzetan, "terroristek Espainiako Gobernuaren eta, oro har demokraten, ahultasuntzat joko dute plana".