Politika -
macronen gobernua
Frantziako Gobernu berriko 17 ministroak: 9 gizon eta 8 emakume
Frantziako presidenteak kabinete berria osatuko duten ministroen izenak ezagutarazi ditu ostiral honetan; 9 gizon eta 8 emakume, guztira.
agentziak | eitb media
Frantziako Presidentetzak beste bost urteko agintaldirako hautatutako Emmanuel Macronen kabinete berriaren osaketa iragarri du ostiral honetan, 17 ministrorekin: 9 gizon eta 8 emakume, Élisabeth Borne lehen ministroaren zuzendaritzapean.
- Bruno Le Maire: Ekonomia, Finantza eta Subiranotasun Industrial eta Digitalerako Ministroa.
- Gerald Darmanin: Barne Ministroa.
- Catherine Colonna: Europako eta Kanpo Ministroa.
- Éric Dupont-Moretti: Justizia Ministroa.
- Amélie de Montchalin: Trantsizio Ekologikorako eta Lurralde Kohesiorako Ministroa.
- Pap Ndiaye: Hezkuntza Nazionalerako eta Gazteriarako Ministroa.
- Sébastien Lecornu: Defentsa Ministroa.
- Brigitte Bourguignon: Osasun eta Prebentzio Ministroa.
- Damien Abad: Elkartasun, Autonomia eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Ministroa.
- Sylvie Retailleau: Goi Mailako Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Ministroa.
- Marc Fesneau: Nekazaritzarako eta Elikadura Burujabetzarako Ministroa.
- Stanislas Guerini: Eraldaketarako eta Administrazio Publikoetarako Ministroa.
- Yaël Braun-Pivet: Itsasoz bestaldeko Ministroa.
- Rima Abdul Malak: Kultura Ministroa.
- Agnès Pannier-Runacher: Trantsizio Energetikorako Ministroa.
- Amélie Oudéa-Castéra: Kirol eta Parisko 2024ko Joko Olinpikoetarako Ministroa.