Politika -

Justizia

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak immunitatea itzuli die behin-behinean Puigdemont, Comin eta Ponsatiri

Hala, EBko Justizia Auzitegiko presidenteordeak baliogabetu egin du EBko Auzitegi Orokorreko presidenteordeak 2021ean emandako autoa, eta bertan behera utzi ditu Europako Parlamentuaren erabakiak, behin-behineko neurria bada ere.

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia artxiboko argazki batean.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko presidenteordeak Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiari eta Toni Comin eta Clara Ponsati kontseilari ohiei immunitate europarlamentarioa behin-behinean itzultzeko autoa kaleratu du astearte honetan.

Erabaki horrek aurreko auto bat baliogabetzen du. Auto horretan, Europako Justiziak kautelazko neurriak ezetsi zizkien hiru politikariei, immunitatea kentzeak parlamentari gisa egiten dituzten joan-etorrietan eraginik izango ez zuela iritzita, eta berehala atxilotu zitezkeenik egiaztatu gabe. Beraz, ez zegoen justifikatuta presazko neurriak hartzea.

Hala, EBko Justizia Auzitegiko presidenteordeak baliogabetu egin du EBko Auzitegi Orokorreko presidenteordeak iazko uztailean emandako autoa, eta bertan behera utzi ditu europarlamentuaren erabakiak, nahiz eta behin-behineko neurria den, sakoneko errekurtsoa oraindik epaiaren zain dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont