Politika -

M15-ek urtebete

'Sumindu'ek lehen urteurreneko protestak amaitu dituzte

Gauerdian protesta zaratatsu bat egin eta gero, Burtsara abiatu dira, baina, hainbat kaletan barrena egin eta gero, martxa desegin dute, atxiloketarik izan ez zedin.

Suminduek lapikokada bat egin dute Solen. EFE
Suminduek lapikokada bat egin dute Solen. EFE
Suminduek lapikokada bat egin dute Solen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Sumindu'ek gaur goizaldean amaitu dituzte lehen urteurrenaren harira deitutako protestak.

Gauerdian, protesta zaratatsu bat egin dute Puerta del Sol plazan (Madril), eta ondoren 150 pertsona inguru Burtsara abiatu dira. Dena dela, hainbat kaletan barrena egin eta gero, martxa desegin dute, oolizia ugari zegoela ikusita.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak Solen 22:00ak arte egoteko baimena eman zien, baina 'suminduek' berriz ere egin diote muzin aginduari, eta 2.000 pertsona inguru gauerdia arte geratu dira.

Ondoren, 150 'sumindu' Burtsara abiatu dira, baina azkenean Tirso de Molina plazan bukatu dute protesta, Poliziaren furgoiak ikusita.

Une horretan, 'sumindu'ek protestatzen jarraitzea edo, atxiloketak galarazteko xedez, manifestazioa bertan behera uztea aztertu dute, eta azkenean joan egin dira.

Azken lau egunotan, 'sumindu'ek protesta egin dute M-15 mugimenduaren lehen urteurrena dela eta. Bart, lehen aldiz, Poliziak ez du hustu Sol plaza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea