Politika -
ETAren agiria
Frantziak elkartasuna adierazi dio Espainiari ETAren eskaria dela eta
"Frantziak elkartasunez jokatuko du Espainiarekin Euskal Herrian indarkeria amaitzeko ahaleginean", Bernard Valero Frantziako Atzerri Gaietarako Ministerioaren bozeramaileak adierazi duenez.
Erredakzioa
ETAk Frantziako eta Espainiako gobernuei egin dien elkarrizketarako deiaren harira, Frantziak elkartasuna adierazi die Espainiako agintariei Euskal Herrian ETA amaitzeko borondatean.
"Frantziaren jarrera ezaguna da", adierazi du Bernard Valero Atzerri Gaietarako Ministerioaren bozeramaileak ETAren agiriari erantzute aldera.
"Frantziak elkartasunez jokatuko du Espainiarekin Euskal Herrian indarkeria amaitzeko ahaleginean", gaineratu du Valerok.
Valeroren aurretik, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak hitz egin du eta errefusatu egin du ETArekin elkarrizketak abiatzea.