Politika -
ETA
Frantziako Fiskaltzak helegitea jarri du Ion Parot ETAko presoa askatzeko erabakiaren aurka
Terrorismoaren aurkako Fiskaltzaren helegitea jakitera eman da ostegun honetan, eta, ondorioz, Parot ezin izango da espetxetik atera oraingoz behintzat.
Agentziak | EITB MEDIA
Terrorismoaren aurkako Frantziako Fiskaltzak helegitea jartzea erabaki du Ion Parot ETAko presoa baldintzapean askatzeko Parisko Apelazio Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka.
Ministerio Publikoaren helegitea ostegun honetan jakitera eman da, eta, ondorioz, Parot ezin izango da espetxetik atera, behintzat, oraingoz.
Bake Bidetik hainbat protesta deitu dituzte uztailaren 23an Ipar Euskal Herria "blokeatzeko" ulertezina iruditzen zaien erabakia salatzeko.
Gainera, "onartezina" dela esan dute, "71 urte dituen preso baten jazarpen-sentimendua areagotzen duelako, bere bizitzaren erdia kartzelan eman duelako eta bere askatasunak orain arriskurik ez dakarrelako".