Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Ezenarrok ez dauka alderdiren bateko kide izateko inolako intentziorik

Aralarreko parlamentari ohia eusko Legebiltzarrean arituko da legealdia bukatu arte, esku artean dituen proiektuak bideratu eta bukatzeko.

Aintzane Ezenarro Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EITB.
Aintzane Ezenarro Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EITB.
Aintzane Ezenarro Euskadi Irratiko estudioetan. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aintzane Ezenarrok Euskadi Irratiko Albiste Faktorian emandako elkarrizketan adierazi du Aralarretik kanporatua izan ostean, ez duela beste alderdi politikoren batean militatzeko "inolako intentziorik".

Aralarreko bozeramaile ohiak esan du alderditik kanpo gelditu eta gero, ez bera, ez Erostarbe, ezta Basabe ez direla "Aralarren izenean negoziatzen aritu".

Eusko Legebiltzarreko aulkian jarraituko du legealdia bukatu arte, martxan dauden proiektuak "bukatu eta bideratuta uzteko". Ezenarroren esanetan, bertan segituko dute konpromisoa dutelako "boto-emaileekin". Beste zenbait gaien artean, Memoriaren Institutua bultzatu nahi du, Aralarreko programaren "bizkarrezurra" delako, biktima guztiak onartu eta aintzakotzat hartzeko.

Aralarreko zuzendaritza

Alderditik kanpo gelditu diren hiru legebiltzarkideak oraindik ez dira Aralarreko zuzendaritzarekin bildu "ez zaielako aukera hori eman", ezta alderdiko berme batzordeko kideekin, nahiz eta zuzenean arrazoibideak aurkeztu dituzten.

Hala eta guztiz ere, Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkidearekin erlazio zuzena eta adeitasuna mantentzen duela ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea