Politika -

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntzan hurrengo ikasturtea antolatzen ari dira, murrizketarik gabe

Rajoyren Exekutiboaren murrizketak ez dituztela aplikatuko berretsi du Isabel Celaak, murrizketek "zerbitzu publikoen kalitateari eragiten diotelako" eta euskal eskumenetan eskua sartzen dutelako.

Murrizketak aplikatzea euskal eskumenetan eskua sartzea dela esan du Celaak. Efe.
Hezkuntza | Hurrengo ikasturteko plangintza, murrizketa barik
Murrizketak aplikatzea euskal eskumenetan eskua sartzea dela esan du Celaak. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012-2013 ikasturteko irakasleen langileak "beti bezala" antolatzen ari direla ziurtatu du Isabel Celaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, hau da, Madrileko Gobernuak onartutako murrizketak aplikatu gabe. Murrizketen kontra errekurtsoa aurkeztuko du Jaurlaritzak.

Horixe izan da Celaak Arantza Aurrekoetxea EAJko legebiltzarkideak egindako galderari emandako erantzuna. Jeltzaleak Hezkuntza Sailak murrizketen harian zer egiteko asmoa duen galdetu dio.

Horrez gain, Aurrekoetxeak "murrizketak" egin izana leporatu dio Celaari, eta murrizketa horiek ezkutatzeko "Rajoyren murrizketez" ez hitz egiteko eskatu dio.

Eskumenetan eskua sartzeaSailburuak berretsi egin du Hezkuntzan ez direla Madrilgo Exekutiboaren murrizketak aplikatuko "zerbitzu publikoen kalitateari eragiten diotelako" eta euskal eskumenetan eskua sartzen dutelako.

Horren harian, "hurrengo ikasturteko planifikazioa ohiko irizpidei jarraituta eta normaltasun osoz" egingo dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea